AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ABC
2019/07/07 19:36

Aske utzi berri dute Jose Angel Otxoa de Eribe, baldintzapean. Larriki gaixo dago Urkabuztaizko (Araba) preso politiko ohia; eta horren harira onartu zuen ekainean Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak preso politiko ohia hirugarren gradura pasatzea. Hala, iragan ostiralean atera zen Castellon I espetxetik.

Etxeratek jakinarazi duenez, "gaixotasun larriak pairatzen dituzten" 20 preso politiko daude espetxean oraindik, "horietako 15, zerrenda publikoan". "Horiek guztiek baldintzarik gabe" kalean egon behar dutela aldarrikatu zuten Etxerateko kideek.

Ekaitz Samaniego, Zuerara

Bestalde, Murtzia I espetxetik Zaragozako Zuera espetxera lekualdatu zuten larunbatean, hilak 6, Ekaitz Samaniego euskal preso politiko gasteiztarra (Araba). Ekainean proposatu zuen lekualdaketa Murtzia I espetxeko Tratamendu Batzordeak, eta orain gauzatu dute.