AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Itaiak joan den azaroaren 25ean egindako mobilizazioetako bat.
2024/02/13 10:01

Iragan den asteburuan, indarkeria matxista jasan duten 11 emakumeren aurkako erasoak atera dira argitara Hego Euskal Herrian. Larunbatean eta igandean, bost gizonezko atxilotu dituzte euren bikotekideei tratu txarrak emateagatik, Nafarroan guztiak: Iruñean, Sarrigurenen, Antsoainen, Barañainen eta Lesakan.

Bestalde, hiru gizonezko atxilotu dituzte guztira, lau emakumeri sexu-erasoak egiteagatik. Iruñean, Tuteran (Nafarroa) eta Azpeitian (Gipuzkoa) izan dira erasoak; Azpeitiko kasuan, bi emakumeri egin die eraso gizon berak.

Gainera, beste bi gizonezko eraman dituzte atxilo joan den asteburuan, urruntze-agindua urratzeagatik. Gasteizen (Araba) izan zen erasoetako bat: bikotekide ohia zegoen ostalaritza-lokalera bertaratu zen 66 urteko erasotzailea, urruntze-agindua hautsita. Nafarroan izan zen urruntze-agindu baten urraketari lotuta egindako bigarren atxiloketa, Bidasoa aldean, baina ez dute zehaztapenik eman.

EZ DAGO IRUZKINIK