Asteazkeneko lanuzteak %60eko erantzuna izan zuen EAEko ikastetxe publiko, pribatu eta itunpekoetan. Lehen greba eguna izan zen, lan-baldintzen hobekuntzaren eta enplegu zein segurtasun bermeen alde. EAEko hiru hiriburuetan egin zituzten mobilizazioak langileek, eta greban batuko dira urriaren 27an eta 29an ere.
Izan ere, osasun-krisiaren testuinguruan, segurtasun neurrien falta salatu dute langileek, eta ratioen txikitzeari lotuta, lan-kargaren areagotzea jarri dute jomugan.
Asteazken honetan bildu ziren langileen ordezkariak Hezkuntza Sailarekin, baina ez zuten adostasunik lortu. Mobilizatzen segituko dutela adierazi dute beharginek, borrokak emaitzak eman arte.