AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/05 10:16

Aurreko astean, irailaren 30ean, Enplegu Erregulazioko Espediente bat aurkeztu zuen epaitegietan Laudioko (Araba) Autoglas-Glavista enpresako konkurtso-administratzaileak. Gaur egun, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente bat daukate euren gain lantegiko 240 beharginek, baina espediente berria harago joango da: fabrika ixtea eta langile guztiak kalera bidaltzea ekarriko luke.

Espedientea aurkeztu zenean ireki zen 30 eguneko epe bat, itxierari buruzko akordio bat egon dadin langileekin. Egoera horretan, borrokara jo dute beharginek: atzo, urriaren 4an, lantokian itxi ziren 25 langile. Euren lanpostuen defentsan ekin zioten itxialdiari, eta eskualdeko behargin ugariren babesa jaso dute jada. Gaur eta bihar protestak egingo dituzte lantegi aurrean, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Bihar, gainera, mobilizazio bat ere egingo dute Laudion.

Lehen, Guardian taldearen (automobilgintzarako haizetakoak ekoizten ditu) parte zen Laudioko fabrika. 2020an, ordea, lantokia Parter Capital putre funtsari saltzea erabaki zuen Guardianek. Hala, bere erantzukizuna seinalatzen jarraitzen dute gaur egun langileek, eta Laudioko Autoglas-Glavistarena "itxiera programatu eta telegidatu" bat izan dela salatu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK