AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/13 09:09

Azken hilabeteetan hainbatetan egin bezala, jardun politikoa izateagatik pairatzen ari diren errepresio etengabea salatu dute Iturramako (Iruñerria, Nafarroa) Ikasle Abertzaleakeko militanteek. Atzo jakinarazi zutenez, hiru hilabetetan, hiru kanporatze eta hamazazpi parte ezarri dizkie Iturramako zuzendaritzak, "eta ez dirudi errepresioa eteteko asmorik daukanik", ikasleen esanetan.

Iazko azaroan, elkarrizketa-mahai bat ireki zuten IAko kideek, zuzendaritzari hainbat eskaera egiteko. "Bai militante politikoek bai ikasleria osoak modu orokortuan egunero sufritu behar dugun errepresioa gelditzeko" bidean zenbait baldintza lortzea zen haien asmoa. IAk zuzendaritzari egindako exijentzien artean zeuden, besteak beste, "klase-pasak egiteko eskubidea eta ikasturte guztietan antolatzeko eskubidea" izatea, "ikasleriaren komunera joateko eskubidea" bermatuta egotea, nahiz ikasleak klasera berandu iristean martxan jartzen diren kontrol-zerrendak deuseztatzea.

"Horien guztien erantzuna ezetza izan zen, bizikidetzaren bermea sustatzeko ezarritako neurriak zirela argudiatuz. Baina badakigu horiek guztiak ez direla bizikidetza bermatzeko ezartzen", jakinarazi du IAk. "Zuzendaritzak eta sistemak berak errepresioa bizikidetzaren izenean" gauzatzen dutela ohartarazi dute, eta helburu argi bat daukatela errepresio-neurriek: ikasleen "antolakuntza zapaltzea eta ikasleon jarrera sumisoa betikotzea".

EZ DAGO IRUZKINIK