ITP Aero Casting enpresako langileen batzordeak aditzera eman duenez,
patronalak 90 langile kanporatzeko lan-erregulaziorako espedientea
igorriko du Barakaldon eta Sestaon (Bizkaia) dituen lantegietan.
Ondorioz, 2021 eta 2022 artean lan-kontratuak etengo ditu enpresak,
“arrazoi ekonomiko eta produktiboak” argudiatuta.
Batzordeak
agiri batean azaldu du abenduaren 29an jakinarazi zitzaiela
lantegietarako enplegu-erregulazioko espedientearen prozesuaren azken
erabakia. Bertan, 87 kaleratze aurreikusten dituztela adierazi
zieten, beste hiru behargin ere zerrenda horretara gehitu zituzten;
“badaezpada”, enpresaren aburuz.
Kalte-ordainak
Ildo beretik, lanean aritutako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina emango diete, legeak zehazten duen gutxienekoa. Era berean, enpresak Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat izenpetuko du, 55 urte edo gehiago bete dituzten langileen kostua finantzatzeko. Kalkuluen arabera, langileen sektore hori dozena bat lagunek osatzen dute. Enpresa-batzordearen hitzetan, erabaki hori "langileen aurkako atentatua" da, izan ere, “sari eskasa” luzatu die ITPk, “langileek hainbat urtetako sakrifizioa eskaini ondoren”.
Lanpostuak
kolokan
Azaroan
erregulazio-espedientea ezarri zien ITP Castingsek Barakaldo eta
Sestaon kontratu finkoa zuten langileen %30ei. Behin-behineko
enplegatuei dagokionez, enpresak uko egin zion joan den martxoan 120
beharginen kontratuak berritzeari.