Itaiak mobilizaziora deitu du Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako

'Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki' aldarripean antolatu ditu mobilizazioak Itaiak. Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian izango dira manifestazioak, arratsaldez.
Argazki Nagusia
Iazko azaroaren 25a, Iruñean.
2021eko azaroaren 4a

Aurten ere Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean kaleak hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki izango du aldarri oraingoan, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatu ditu mobilizazioak. 18:00etan abiatuko da Donostiako (Gipuzkoa) manifestazioa, Bulebarretik. Gasteizen (Araba) eta Bilbon (Bizkaia) 18:30ean jarri dituzte hitzorduak, Andra Mari Zuria plazan eta Indautxu plazan, hurrenez hurren. Iruñeko (Nafarroa) manifestazioa, berriz, 19:00etan hasiko da udaletxe aurretik.

Ikusi hemen Itaiak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira argitaratutako bideoa

Iazko azaroaren 25ean ere egin zituen mobilizazioak Itaiak, Indarkeria matxistaren aurka, gaitasun sozialistak antolatu lelopean. Milaka lagunek egin zuten bat tokian tokiko deialdiekin.


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik