AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Niall Carson/PA Wire/dpa/EP
2025/09/12 15:39

Israelgo Estatu terroristaren eta bere ordezkarien aurkako mobilizazioaren beste garaipen bat izan da Euskal Herrian. Entitate sionistak Espainiako Estatuan duen enbaxadoreak, Dana Erlichek, irailaren 17an eman behar zuen hitzaldi bat Bilboko (Bizkaia) Silken Indautxu hotelean. Hori ikusita, sionisten eta bere konplizeen kontra mobilizatzeko deia egin zuen berriz Palestinarekin Elkartasuna plataformak, eta presioak eman ditu bere fruituak: Erlich ez da bertan izango azkenean.

Palestinarekin Elkartasunak, berez, hilaren 17an Silken Indautxu hotel aurrera bertaratzera deitu zuen, arratsaldeko 18:30erako. Sionistak ez hemen ez inon! Israel desegitera bidean, harreman oro eten lelopean egin zuen deialdia. Plataformak arratsaldean jakinarazi du, ordea, "egindako presioari esker, Israelgo enbaxadorearen hitzaldia bertan behera uztea lortu" duela. "Hauxe da bidea. Sionismoaren eta bere konplize guztien aurkako borrokan tinko jarraituko dugu", gaineratu du.

Negozio-arloko arduradun da berez Erlich, baina iaztik da Israelgo Estatuak Espainiako Estatuan daukan ordezkari nagusia, Benjamin Netanyahuren gobernuak kargutik kendu baitzuen ordura arteko enbaxadorea, protesta-ekintza gisa. Izan ere, Espainiako Gobernuak, hitzez, estatu gisa aitortu zuen Palestina, eta gobernu sionistaren haserrea eta enbaxadorea erretiratzea eragin zuen horrek.

EZ DAGO IRUZKINIK