AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Pintaketa bat, Bilboko Ingeniaritza Eskolan CAFek daukan enpresa-bulegoan.
2023/11/02 22:27

Iaz, Israelgo Estatuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresei erositako produktuak 200 milioi euroko baliora iritsi ziren. Hala baieztatzen dute Eustatek uztailera arte, hots, azken sarraski sionisten aurretik, jasotako datuek. Enpresa guztien artean, CAF da nabarmentzen dena. Izan ere, ezaguna da enpresak eta estatu sionistak duten harremana, Palestinan okupaturiko lurretan aurrera eraman nahi dituzten proiektuak direla eta, Saphir eraikuntza-enpresa israeldarrarekin batera.

Batetik, Jerusalemgo tranbiaren negozioa legoke; hiria eta inguruko koloniak lotzeko funtzioa izanen du garraiobide horrek. Bestetik, Tel Aviv hirian eraiki nahi den tren arina egongo litzateke. Euskal enpresek Israelengandik aurten jasotako 155 milioi euroen erdia, hain justu, CAFi dagokio. Palestinarren aurkako azken oldarraldia hasi zenetik, CAFek lur okupatuetan dituen ehundik gora langile etxetik ari dira lanean, enpresak hala eskatuta, nahiz eta enpresak berak "kalterik" jasan ez duela adierazi.

Iazko uztailerainoko datuekin alderatuz gero, aurten, EAEko enpresek %52 gehiago saldu diote Israeli; 53 milioi euro gehiago, alegia. Estatu sionistak eta euskal enpresek duten harremanean, hain denbora gutxian izan den hazkunde erlatiborik handiena izan da oraingoa.

Urte bakarra, zortzi postu

Soilik azken urteko salerosketekin, Israel 20. postuan kokatu da EAEko enpresen erosleen zerrendan. Urtebeteko epean zortzi postu igo ditu, eta eroslerik handienen taldean sartu da. Aurtengo uztailera arteko balantzeak 155 milioi euroko irabaziak ekarriko badizkie ere, urtearen amaierarako aurreikuspena 300 milioietara iristekoa da.

Palestinarekin eginiko salerosketak, aldiz, 2 milioi euro ingurukoak izan ziren. EAEko erosleen 134. postuan dago Palestina.

EZ DAGO IRUZKINIK