Irungo (Gipuzkoa) SNA Europe enpresako (Palmera zaharra) langileen %85ek greba egin dute gaur; 2021. urtean agortu zen hitzarmena, eta enpresak egindako proposamenak "neurri atzerakoiak" dituela salatu dute.
"Enpresak hitzarmen duin bat lortzeko beharrezkoak diren edukiak mahai gainean jartzen ez dituen bitartean" mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute langileek.