AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EITB
2025/10/28 08:16

Irunen (Gipuzkoa) 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den larunbatean, kirol-instalazio batzuetan hainbat emakume grabatzeagatik. Kiroldegi bateko aldagelan arropaz aldatzen ari zirela egin zituen bideo-grabazioak, sakelako telefono bat erabilita. "Sekretuak ezagutarazteari" lotutako delitu bat leporatu diote.

Hainbat komunikabideren esanetan, aurreko larunbatean, Irungo kiroldegi batean aldatzen ari zen emakume bat, eta konturatu zen gizonezkoa bera grabatzen ari zela, aldagelak banatzeko hormaren gainean jarrita. Alde egin zuen gizonak, baina biktimak abisua eman zuen.

Kiroldegiko langileek atxikirik izan zuten gizonezkoa, eta gerora atxilotua izan zenean, beste pertsona batzuen grabazioak ere topatu zituzten telefonoan.

EZ DAGO IRUZKINIK