Bi Zentro Sozialistaren irekieren berri eman zuten joan den asteburuan: Busturialdeko Kontseilu Sozialistak Gernikan (Bizkaia) zabaldu du espazio bat, eta berdin egin zuten Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kideek Iruñeko (Nafarroa) Arrosadia auzoan. Azken egunetan handia izan da poliziaren presentzia Gune Sozialista inguruan, eta gaur, apirilaren 19an, gunea hustu dute.
Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kideek gaur iluntzean azalduko dute zehazki gertatutakoa, eta horren guztiaren inguruko balorazio bat ere egingo dute. Bestalde, deialdiei adi egoteko eskatu dute.