AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/06 09:06

Irunen (Gipuzkoa), emakume bat larriki zauritu zuen atzo bere semeak, labanaz eraso eginda. Itxura denez, 47 urteko gizonezkoa eguerdiko 13:30ak aldera joan zen amaren etxera, eta bertan eraso zion labana batekin. Erasotzaileak alde egin zuen tokitik, eta andrearen bi senidek artatu zuten etxean lehenengo. Baina, zaurien larritasuna zela-eta, ospitalera eraman behar izan zuten; gaur goizean jakin da bertan hil dela.

Hiltzailea atzo arratsaldean atxilotu zuten, hilketa saiakera leporatuta, eta oraindik ez da epailearen aurretik igaro. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian argitara atera den bigarren erailketa matxista da honakoa: urtarrilaren hasieran, beste emakume bat erail zuen bere semeak, Barakaldon (Bizkaia).

EZ DAGO IRUZKINIK