AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Diario de Noticias
2024/09/25 12:58

Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan dago Ezpala taberna, eta eraso faxista bat jasan zuen 2022ko azaroan, Osasunaren eta Bartzelonaren arteko futbol-partida baten aurretik. Boixos Nois taldeko Casuals fakzio faxistarekin lotura duten hainbat pertsonak egin zuten erasoa: zenbait ibilgailutan antolatuta bertaratu ziren Ezpalara Bartzelonaren zale faxistak (20-30 inguru), makilak eta su-bengalak hartuta, besteak beste.

Tabernan zeuden pertsonei eraso zieten, gutxienez hiru lagun zaurituz, eta kalte materialak ere eragin zituzten. Osasunako zaleen ohiko topalekuetako bat da Ezpala.

Zazpi hilabete beranduago, 2023ko uztailean, Boixos Noiseko hainbat faxista atxilotu zituzten Kataluniako hainbat herritan. Ezpalaren kontrako eraso faxistan parte hartzeagatik eraman zituzten atxilo.

Akusazio ia guztiak, indargabetuta

Nafarroako Auzitegiak berriki jakinarazi du artxibatu egin duela auzipetutako hamabi faxista baino gehiagoren kontrako prozesu judiziala. Erasotzaileetako bat baino ez du epaituko, bere DNA topatu baitzuten Ezpalako erasoan erabili zen makiletako batean. Gainerako faxista guztien kasuan, ordea, auzitegiak ebatzi du ez dagoela haiek epaitzeko nahikoa frogarik: ezin omen ditu denak erasotzaile modura identifikatu eta Ezpalan gertatutakoari lotu.

EZ DAGO IRUZKINIK