AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Navarra.com-en bidez
2025/10/22 18:48

2022ko sanferminetako prozesioan Iruñeko (Nafarroa) Curia kalean izandako protestek ondorio errepresiboak ekartzen jarraitzen dute. Noticias de Navarra-k azaldu duenez, fiskaltzak, guztira, 39 urteko espetxe-zigorrak eskatu ditu kausa horretan seinalatutako sei pertsonarentzat.

Bakoitzari, hain justu, sei eta zortzi urte arteko zigorrak jarri nahi dizkie (seikoak lauri, zazpikoa bati eta zortzikoa beste bati), baita bost urtez San Fermin jaietara bertaratzeko debekua ezarri ere. Horretarako, "desordena publikoak" eta "lesioak" eragitea eta agintaritzari eraso egitea leporatu die.

2022ko uztailaren 7an, ohi bezala, ordezkari politikoen aurkako protestak izan ziren Iruñean prozesioan zehar. Politikariak polizia-indarren babesean ari ziren zeharkatzen Alde Zaharreko kaleak, eta hori zela medio, liskarrak izan ziren kalean zegoen jendearen eta polizien artean.

Ondorio errepresiboak handiak izan dira, eta jende ugari jarri dute jopuntuan ordezkari politikoen aurka protesta egiteagatik: 12.000 euroko isun bana jarri zieten hamar laguni, eta orain, sei pertsonaren aurkako kartzela-zigor eskaerak atera dira argitara. Aipatutako egunkariaren arabera, laster izango da epaiketa Iruñean bertan.

EZ DAGO IRUZKINIK