AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/07 13:34

Iruñeko (Nafarroa) udaltzainak protesta-ekintza ekiditen saiatu badira ere, San Ferminen prozesioan, etxegabetzeen kontrako eta etxebizitza-eskubidearen aldeko jota bat abestu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Zapateria kaleko balkoi batetik kantatu dute jota aldarrikatzailea, besteak beste udaleko ordezkariak eta Joseba Asiron alkatea bera igarotzen ari zirenean.

Honela zioen abestiaren letrak (euskaratuta):

Lotzen zaituen toga da gaur zure etxegabetzearen sententzia ematen duena
Poliziaren bota da abisurik gabe etxetik botatzen zaituena
Udal txit honen oharra da, zeinak gezurra esaten duen edo isildu egiten den
Horiek guztiek kolaboratu egiten dute, betikoek dirua egin dezaten
Geure buruak defendatzea eta antolatzea; gaur borroka da behar dena!

EZ DAGO IRUZKINIK