AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/11 10:54

Atzo, hilak 10, Iratxe Sorzabalen aurkako laugarren euroagindu eskaera aztertu zuten Parisko Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberan, Espainiako justiziak eskatuta. Espainiako Estatuak igorritako bi eskaera onartu zituen Parisek 2018. urtean, eta azken bat 2019. urteko urrian. Birritan gibelatu dute laugarren euroagindu honen aztertzea, koronabirusa dela eta.

Euroagindu horien oinarria Sorzabalek torturapean egindako adierazpenak dira, eta hori frogatuta geratu dela errepikatu du behin eta berriz preso politikoaren defentsak. Guardia Zibilak 2001. urtean Hernanin (Gipuzkoa) atxilotu zuen Sorzabal, eta hark salatutako torturak zinezkotzat jo ditu txostena ikertzen ibili den aditu frantziar batek.

Dena den, Europako Justizia Auzitegiak muzin egin dio Sorzabalen kasua aztertzeari. Hala, preso segitzen du, eta Dei Auzitegiak irailaren 16an jakinaraziko du kasu honen gaineko erabakia.