AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/30 14:32

Albiste latza gaurkoan Bizkaia aldean: Irantzu Mugeta Montero militante politikoa zendu da, minbiziak jota, denbora luzez gaitz horren aurka borroka egin ostean. 1969an Bilbon (Bizkaia) jaioa, Mugeta ezaguna da batez ere ikasle-mugimenduan egindako lan militanteagatik eta 1987tik 1988ra bitartean jasandako eraso faxista izugarriengatik: lau aldiz eraso zioten.

18 urte besterik ez zituenean jo zuten bere kontra lehen aldiz, 1987ko azaroan, Bilboko Santutxu auzoan: talde faxista batek bahitu eta jipoitu zuen Irantzu, eta svastika bat markatu zioten sorbaldan. 1988ko otsailean, berriz jipoitu zuten hiru faxistak, eta beste bi svastika egin zizkioten gorputzean.

Urte horretako azaroan, Leioako (Bizkaia) Arte Ederretako Fakultateko komunetan egin zioten eraso bi pertsonak, eta GAL siglak markatu zizkioten; eta, hilabete berean, toki berean eraso zioten bigarren aldiz. Berriz egin zizkioten GAL siglak aurpegian, bera bortxatzen saiatu ziren, eta jipoitu egin zuten, konorterik gabe uzteraino.

EZ DAGO IRUZKINIK