AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Voxen kontrako protesta-deialdi bat Tolosan.
2024/08/27 15:26

Auzipetuta jarraitzen dute Lizarrako (Nafarroa) bi kidek, Vox alderdiko faxisten kontra protesta egiteagatik. Joan den maiatzean epaitu behar zituzten Lizarran bertan, baina epaiketa atzeratu zuten azken unean.

Dena den, data berria jakinarazi du jadanik Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak: datorren irailaren 11n izango da Voxek salatutako bi pertsonen kontrako epaiketa, eta deialdietara adi egoteko eskatu du Kontseilu Sozialistak.

2022ko martxoan, Lizarran propaganda-postu bat jartzen saiatu ziren faxistak, baina aurre egin zieten hainbat lagunek. Talkak izan ziren Voxekoen eta protesta egiten ari zirenen artean, eta, horren harira, gaur egun auzipetuta dauden bi pertsonen aurkako salaketa bat aurkeztu zuten faxistek.

Gorroto-delitu bat egotzi die Voxek, nahiz eta Nafarroako Probintzia Auzitegiak adierazi izan duen alderdi politikoak ezin daitezkeela izan gorroto-delitu baten biktima.

EZ DAGO IRUZKINIK