Hurrengo asteazkenean, irailaren 11n, bi lagun epaituko dituzte Lizarran (Nafarroa), zenbait faxistari aurre egiteagatik. Vox alderdia 2022ko martxoan saiatu zen Lizarran propaganda egiteko postu bat jartzen, baina euren kontra protesta egin zuten hainbat pertsonak, eta talkak sortu ziren. Epaitegietara jo eta salaketa bat jarri zuten faxistek, eta, gaur egun, horregatik daude auzipetuta bi lagun.
Epaiketa dela-eta, protestara deitu du Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak, "ultraeskuinak inputatutakoei elkartasuna" adierazteko. Lizarrako epaitegi aurrean egingo dute kontzentrazioa datorren asteazkenean, eguerdiko 12:00etan. "Faxismoaren eta errepresioaren aurrean, langile-batasuna" aldarrikatu dute Kontseilu Sozialistako kideek.