Frantziako Estatuko hainbat gunetan kaleak hartu ditu jada Frantziako Armadak. Alarma egoeraren barruan, militarrek Erresilientzia Operazioa delakoa jarri zuten martxan martxoaren 25ean, eta aurreikuspenen arabera, aurki sartuko dira Ipar Euskal Herrian ere. "Babes eta zaintza-lanak" egingo dituztela adierazi dute.
Antza, Baionan (Lapurdi) esku hartuko dute. Dena den, baliteke beste herri batzuetako saltoki-guneetan eta hondartzetan ere jardutea.
Hego Euskal Herrian ere sartu da Espainiako Armada, tartean, Gasteizen (Araba).