AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / La Haine
2023/10/04 09:13

1973. urtean, frankismo bete-betean, atxilotu eta espetxeratu egin zuten Jon Urzelai Imaz. Beasaingoa (Gipuzkoa) zen, eta ETA erakundeko kidea. 1974ko uztailean lortu zuen kartzelatik ihes egitea, beste kide batzuen laguntzarekin, eta bere militantziarekin jarraitu zuen kalean.

Urte horretako irailaren 11n, Bilboko (Bizkaia) Zorrotza auzora sartu zen Guardia Zibila, bere bila. Poliziak etxe batean egon ziren Urzelaien zain, eta iritsi zenean, balaz josi zuten.

Bere omenez, oroigarri bat egon da Zorrotzan ia bi hamarkadaz. Orain, Covite erakundeak egindako eskaera bat dela-eta, monumentua kentzea erabaki du Bilboko Udalak (EAJ). 2021ean antzeko eskaera bat egin zuen talde berdinak.

EZ DAGO IRUZKINIK