La infiltrada filmari egindako gorazarre guztiaren ostean, polizia-infiltrazioa zuritzeko beste ekoizpen bat izan da Espainiako Estatuan: Un fantasma en la batalla. Amaia izeneko guardia zibil bat da protagonista, eta ETA erakundean infiltratutako polizia gisa jarduten du filmean, Ipar Euskal Herrian arma gordetegi batzuk aurkitzeko asmoz.
Agustin Diaz Yañesek zuzendu du ikus-entzunezkoa. Iaz izan zen grabazioa Euskal Herriko hainbat herritan, eta bertako hainbat aktorek parte hartu dute, Susana Abaitua eta Iraia Elias tartean. Urriaren hasieran estreinatuko dute lana zinema-aretoetan, eta, horren ondoren, Netflix plataforman egongo da ikusgai.