AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/06 09:18

Global Sumud Flotillan parte hartu zuten Espainiako Estatuko 21 kideren lehen taldea Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan lurreratu ziren atzo, Israelgo Estatuko agintaritzek atxilotu ostean. Korridore humanitario bat irekitzeko asmoz Gazako Zerrendara iristen saiatzen ari zirela atxilotu zituzten sionistek, nazioarteko uretan. Hegaldian Herbehereetako eta Portugalgo hainbat aktibista ere bazihoazen. Madrilgo aireportura iritsi zirenean, haien senideek, lagunek eta ordezkari politikoek harrera egin zieten, Palestinako banderen eta ontzidiaren aldeko oihuen artean.

Hala ere, Espainiako nazionalitatea duten beste 28 pertsona Israelgo Estatuko Saharonim espetxean daude oraindik, Negeveko basamortuan, nazioarteko beste dozenaka ekintzailerekin batera. Itxura denez, uko egin diote "legez kanpo sartu" zirela aitortzeko dokumentu bat sinatzeari, eta horregatik mantentzen dituzte kartzelan.

Torturak

Greta Thunbergek, Global Sumud Flotillan parte hartu ondoren atxilotua bera ere, Suediako funtzionarioei azaldu zien zimitzez betetako ziega batean sartu zutela indar sionistek, ur eta janari nahikorik gabe, eta tratu txarrak jasan zituela. Beste ekintzaile batzuek diote iletik arrastaka eraman zituztela, kolpatu egin zituztela eta bandera sionistarekin posatzera behartu zituztela soldadu sionistek, argazkiak ateratzeko.

Adalah bezalako erakundeek ontzidiko 437 atxilotuen oinarrizko eskubideak urratu izana leporatzen diote Israelgo Estatuari. Abokatuak, arreta medikoa eta gutxieneko baldintzak ukatu dizkiete.

EZ DAGO IRUZKINIK