AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/22 11:24

Legution (Araba) urtarrilean hasi zen Imaginate Framaren aurkako lehen borrokaldia. Izan ere, hainbat langilek jakinarazi zuten enpresa Arabako lan hitzarmena ari zela urratzen 2018. urteko martxotik, lan-orduen ordainketari, kontratuei edota kotizazioei zegokienean, besteak beste. Hortaz, Imaginate, zor duzuna ordaindu kanpaina jarri zuten abian herriko gazte antolatuek, eta enpresak langileei zor ziena ordaintzea lortu zuten.

Kaleratzeak krisialdian

Orain, Legutioko Elkartasun Sareak salatu du Imaginate Framak "iruzur eginez eta bidegabekeriaz jokatu" duela Covid-19ak sortutako testuingurua baliatuta. Izan ere, langileekin zer gertatuko zen ebazterako orduan, hurrengo egunetan legez onartuko ziren neurriei aurrea hartu zien enpresak; 2020/9 Lege-Dekretuko bigarren artikuluak, birusaren ondorioak "arintzeko", kaleratzeen kontra jasotzen dituen neurriei, hain zuzen.

Hala, udaletxearekin zuen kontratuak jarraitu arren, Imaginate Framak martxoaren 28an adierazi zien ludotekako eta Gazteguneko langileei bukatutzat eman zutela zerbitzua, eta beraz, amaituta zeudela haien lan kontratuak.

Exijentziak mahai gainean

Legutioko Elkartasun Sareak borrokaldia abiatu du beraz, eta hainbat baldintza eskatu dizkie enpresari zein udalari. Batetik, langileak berriro kontratatzea exijitu diote Imaginate Framari, "enpresaren kontratuaren luzapenean edo lehiaketa publikoa irabazten duen hurrengo enpresan, langileen subrogazioa bermatzeko".

Bestetik, bitartekaritza lana egitea eskatu diote Legutioko Udalari, baita "Imaginate Frama berriz ez kontratatzeko" eta "langileen eskubideak bermatzeko, hurrengo lehiaketa publikorako pliegoak berregiteko" ere.

EZ DAGO IRUZKINIK