Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren laugarren atala

'Glasgow eta iruzur berdea' izenpean argitaratu dugu 'Burdin Hesia' programaren atal berria, eta ohiko solasaldiaz gain, Mikel Izurietari egindako elkarrizketa bat jaso dugu. Abenduaren 5ean izango da hurrengo saioa.
Argazki Nagusia
2021eko azaroaren 22a

GEDAR LANGILE KAZETAk azaroaren 21ean eman du argitara Burdin Hesia programaren laugarren saioa. Aurreko ataletan pandemiaz, neurri murriztaileez eta polizia jazarpenaz, argindarraren krisiaz nahiz antolakuntza politiko independentearen aurkako errepresioaz jardun ostean, tertulianoek gaurkotasuneko beste gai bati heldu diote oraingoan: Glasgow eta iruzur berdea.

COP26 klima aldaketaren gailurra, mugimendu ekologistak eta horien proposamenak izan dira mintzagai saio berrian. Garazi Navarro, Maddi Sarasua, Txaber Altube eta Manex Gurrutxaga aritu dira tertuliano modura, eta Haizea Uzkudunek egin ditu aurkezle lanak.

Ohi bezala, solasaldi formatuan jardun dute bostek, baina izan da berrikuntza bat bosgarren saio honetan: gaiari lotutako elkarrizketa bat jaso dugu. Mikel Izurieta elkarrizketatu du Uzkudunek; hain justu, Fridays For Future mugimenduko ordezkari izandakoa da Izurieta.

Bi aste barru, abenduaren 5ean, plazaratuko dugu Burdin Hesia programaren bosgarren saioa.

Hona hemen Burdin Hesia-ren laugarren saioa, osorik:



Iruzkinak

Ez dago iruzkinik