AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/22 13:59

Badator Gedar Telebistaren Burdin Hesia programa berriz ere, aktualitatea mahaira atera eta unean uneko albiste eta polemikei heltzeko. Denboraldi honetan Martin Goitiandiak eta Eli Irazuk beteko dituzte aurkezle-lanak, eta hainbat solaskide izango dituzte gure platoko mahaiaren bueltan; hain zuzen, Garazi Navarro, Karla Pisano, Ander Goiatxe, Aitor Bizkarra, Jon Agirre eta Peio Ormazabal.

Aurreko denboraldian bezala, bi astean behin emango dugu programa, igandeetan. Hurrengo igandean, urriaren 30ean, hasiko da Burdin Hesia-ren bigarren denboraldia. Ohi bezala, 20:00etan egongo da ikusgai denboraldiko lehenengo saioa, GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean.

EZ DAGO IRUZKINIK