AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/23 11:00

Mobilizazio eguna izango da biharkoa hezkuntzan. Ikasle Abertzaleakek grebara deitu ditu ikasleak, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatu ditu manifestazioak, eguerdirako. Ordu berdinean izango dira lau mobilizazioak; 12:00etan. Antoniutti parketik irtengo da Iruñeko (Nafarroa) manifestazioa, Eliptika plazatik Bilbokoa (Bizkaia), Ibaetako campuseko Aulariopetik Donostiakoa (Gipuzkoa), eta Andra Mari Zuriaren plazatik Gasteizkoa (Araba).

Bigarren Hezkuntzan, unibertsitateetan nahiz Lanbide Heziketan ari dira erreformak indarrean sartzen, eta horien aurka deitu du mobilizatzera IAk. "Ezartzen ari diren erreformei aurre egiteko eta hezkuntza sistema sozialistaren beharra mahaigaineratzeko aterako gara kalera datorren ostegunean", adierazi du. Hain justu, LOMLOE izeneko erreforma ari dira aplikatzen Bigarren Hezkuntzan, LOSU izenekoa ari dira prestatzen unibertsitateetarako, eta Lanbide Heziketarako plana deiturikoa onartu dute Lanbide Heziketan.

IAko bi kiderekin hitz egin du GEDAR LANGILE KAZETAk, eta erreforma horien inguruan galdetu die. Irakurri hemen Eider Caballerori eta Joanex Artolari egindako elkarrizketa.

Dena prest biharko

"Azken asteetan buru-belarri aritu gara lanean Euskal Herriko hainbat herritan eta hezigunetan, martxoaren 24ko ikasle grebaren harira", diote IAko kideek: "Egun bateko mobilizazioez gain, beharrezkoa da indarra metatzea eta gaitasunak geroz eta maila handiagoan antolatzea. Egindako aurkezpenek, asanbladek, ekintzek nahiz propaganda guztiak helburu horri erantzuten diote".

"Hezkuntza kapitalistaren erroko arazoak sistema honen gaindipenetik baino ez dira konponduko. Martxoaren 24a izan dadila aurrerapauso bat norabide horretan", gaineratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK