AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
UIBko kide batek Bengoetxearengana jo zuen unea.
2025/01/28 12:54

Hurrengo sei urteetan, Joxerramon Bengoetxea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) errektorea. Atzo hartu zuen kargua Ajuriaenean (Gasteiz, Araba), eta bertara joan ziren Unibertsitateko Indar Batasuneko (UIB) zenbait kide. Azaroaren bukaeran izan ziren errektoretzarako hauteskundeak, eta UIBk abenduan bertan eskatu zion errektore berriari negoziazio-mahai bat sortu zezala, doako unibertsitate bati begira, urratsak egiteko. Hain zuzen ere, matrikula merkeagoak eta beka hobeak exijitu ditu UIBk ikasturtea hasi zenetik. Errekoretza-taldeak, baina, ez du oraingoz negoziazio-mahairik eratu eta eskaera horiek betetzeko pausorik eman.

UIBk gogorarazi du 10.500 ikaslek baino gehiagok babestu dituztela egindako eskaerak, eta, froga modura, euren sinadura eman zuten aurreko lauhilekoan. "Ikas-baldintzak hobetzeko unea dela uste dugu", azaldu du plataformak. Hitz egitera eta konpromisoak hartzera deitu du errektoretza, eta unibertsitateko ikasleei, berriz, UIBren asanbladetara batzeko deia luzatu die: "Ikas-baldintzak hobetzeko presioa egiten eta mobilizatzen jarraitu behar dugu".

EZ DAGO IRUZKINIK