AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/06 13:31

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko eta Genero-Indarkeriaren aurkako Behatokiaren arabera, 2024an, gutxienez bederatzi haur hil zituzten "genero-indarkeria" tarteko, 6 urteko adinarekin batez beste. Kasu gehienetan, sei biktimaren kasuan hain zuzen, haien amen bikotekideek edo bikotekide ohiek erail zituzten ume horiek. Alegia, hilketa bikarioak direlakoak izan ziren gehienak.

Hori gutxi balitz, ia kasu guztietan, erasotzaile eta hiltzaile horien kontrako salaketak aurkeztu zituzten aurretik haurren amek. Portzentajea izugarria da, beraz: %83. Público-k jaso duenez, hamarkada bat atzera eginez gero, ikaragarri igo da aurretiazko salaketak zituzten hiltzaile bikarioen ehunekoa. 2013an izan ziren erailketa bikarioetan, kasuen %35etan baino ez zeuden jarrita erasotzaileen kontrako salaketak, eta, hortaz, kezka sortzen du 11 urte beranduago portzentaje hori %83ra igo izanak baina, hala ere, hilketa horiek berdin-berdin gertatu izanak.

Behatoki berak emandako datuek erakusten dutenez, 2024an, %6,5 jaitsi ziren indarkeria matxistaren aurka ezarritako babes-neurriak. 199.094 salaketa aurkeztu ziren biolentzia matxistagatik, baina 33.247 kasutan baino ez zituzten biktimak babesteko neurriak agindu.

EZ DAGO IRUZKINIK