AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko mobilizazio bat, Iturraman.
2021/11/16 11:51

Ikasle Abertzaleakek mobilizatzera dei egin du azaroaren 25erako, indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista aldarrikatzeko. Ikasle antolakundeak jakinarazi duenez, "azken asteotan, indarkeria matxista eta horri aurre egiteko moduak lantzen" aritu da formakuntza mintegien zein asanblada irekien bidez, eta lanketa prozesu horren ostean, beste urte batez, mobilizazioak antolatu ditu Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako. Euskal Herriko zenbait herrigune zein ikastetxetan izango dira elkarretaratzeak.

Gipuzkoan Tolosan, Ordizian, Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Urretxun, Hernanin, Azpeitian, Azkoitian, Oñatin, Bergaran, Arrasaten eta Zumaian egingo dira elkarretaratzeak; Bizkaian Bilbon, Gernikan, Derion, Durangon, Iurretan, Ondarroan eta Basaurin; Nafarroan Iruñean, Altsasun, Beran, Leitzan eta Lizarran; eta Araban, azkenik, Gasteizen (ikusi deialdi guztiak behean atxikitutako kartelean).

EZ DAGO IRUZKINIK