AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkarretaratzea inauterietan. ARGAZKIA / Danbolin
2023/02/27 13:47

Huste arriskuan daude Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxe berrian, Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi berri duenez. Zentroko lokalaren birjabetzearen kontrako salaketa bat jarri du gotzaitegiak, eta, beraz, berehalakoan espaziotik kanporatuak izateko arriskuan daude asanbladako kideak. Gaztetxe berrira bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Zestoako Gazte Asanbladak aurreko astean azaldu zuen Gaztetxe berria ireki zuela. Badira bi urte Gaztetxea tokialdatzeko elkarrizketei ekin ziela udalarekin eta Elizarekin, azken urteetan Gaztetxe modura erabili duten espazioak dituen azpiegitura-mugak gainditzeko eta "indarrak biderkatzeko" asmoz. Gaztetxea zentroko lokal batean kokatzeko konpromisoa hartu zen negoziazio-mahai horretan, baina asanbladako kideek ez dute horretarako inolako bermerik lortu oraindik. Horregatik erabaki zuten hitzemandako lokalera sartzea eta Gaztetxe bilakatzea, tokialdatzea ziurtatzeko eta horretarako bermeak izateko.

Birjabetzearen berri eman zutenetik, ordea, ez dute Elizaren erantzunik jaso. Bere jabetzakoa da zentroko lokala. Orain bai; izan du Elizaren berri Gazte Asanbladak, Gaztetxearen kontrako salaketa modura.

Mobilizazioa larunbat honetan

Larunbat honetarako, martxoaren 4rako, egun osoko egitarau bat prestatu du Zestoako Gazte Asanbladak. Inguruko hainbat eragileren babesa jaso du horretan; hala nola, Azkoitiko Gazte Asanbladarena, Azpeitiko Gaztetxearena, Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistarena, Argizulo elkartearena, Zumaiako Etxape Zentro Sozialistarena eta Zarauzko Danda Gazte Asanbladarena.

Goizean elkartuko dira Zestoako Gaztetxe berrian, eta auzolanean jardungo dute eguerdira arte. Bazkaltzeko aukera izango da 14:30ean, eta solasaldi bat antolatu dute horren osterako. 19:00etan, berriz, manifestazio bat egingo dute Zestoako kaleetan, Gaztetxea zentrora. Soluzioa orain! lelopean.

EZ DAGO IRUZKINIK