AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/11 13:51

Arriskuan segitzen du Zornotzako (Bizkaia) Matrailu Gaztetxeak, aurrera baitoa Langile Kontrolpeko Espazioaren kontrako prozesu judiziala. Bi gazte auzipetu dituzte Gaztetxearen birjabetzearen harira, eta hurrengo asteartean, irailaren 17an, epaituko dituzte.

Durangon (Bizkaia) izango da epaiketa, eta protestara deitu dute Matrailuk eta Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak. 09:30ean epaitegi aurrera bertaratzeko deia egin dute: auzipetutako bi pertsonei babesa eman eta haien absoluzioa eskatuko dute, eta Gaztetxearen aurkako eraso oro eten dezatela exijituko dute.

2021etik dago martxan Matrailu Gaztetxea, Ogena auzoko eraikin batean. GEDAR LANGILE KAZETAk artikulu honetan errepasatu zituen Zornotzako Gaztetxeari buruzko gertakari nagusiak.

EZ DAGO IRUZKINIK