La Vasco Navarra enpresako langileek hitzarmen duina eskatzeko egun osoko greba egin dute gaur, eta horren harira, mobilizazioa egin dute Altsasuko (Nafarroa) kaleetan. Salatu dutenez, langile ugari kontratatzen dituzte Aldi Baterako Lan Enpresen bidez, baina kasu horiek salbuespenak izatea aldarrikatu dute. Bestalde, soldataren "kontzeptu guztietan igoera" egotea ere eskatu dute, baita gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldata-arrakalarekin amaitzea ere.
Gero, arratsaldeko 16:30ean, langileek lantegitik Olatzagutira (Nafarroa) martxa bat egingo dute.