AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/25 09:07

Poloniako autoritateek ohar labur bat bidali diote Pablo Gonzalezen bikotekideari, eta modu horretan baieztatu diote behin-behineko espetxealdia ezarri diotela kazetariari. Gutxienez maiatzaren 29ra arte izango dute gatibu, Rzeswów-ko kartzelan, eskualde horretako auzitegiaren aginduz.

"Atzerriko inteligentzia ekintzetan" parte hartzen zuenaren "susmopean" atxilotu zuten Gonzalez otsail amaieran, oharraren arabera. "Errusiaren onerako operazioak" egin zituela adierazten duten "frogak" omen dituzte Poloniako autoritateek, baina ez dute ustezko ekintza horien edota frogen inguruko xehetasunik ematen. Modu zehatzean aipatzen den bakarra da kazetari "libre" gisara bidaiatzen zuela bizkaitarrak, tartean, "gatazka militarrak eta tentsio politikoek jotako lurraldeetara".

Poloniako autoritateek Gonzalezen gertukoekin izan duten kontaktu bakarra da ohar hori. Kazetariak berak, gainera, inkomunikatuta jarraitzen du: ez diote utzi ez bere hurbilekoekin ez bere konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten. Espainiako Estatuak Polonian daukan kontsula da nabarniztarra ikusi ahal izan duen bakarra.

EZ DAGO IRUZKINIK