AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/10 11:30

Azken egunetan, hiru eraso matxistaren berri eman dute Nafarroan. Lehen erasoa ostiralean jazo zen, Tuteratik Iruñera zihoan autobus batean. Emakume baten ondoan eseri zen gizon bat, eta irain sexualak egin zizkion. Ondoren, masturbatzen hasi eta emakumea ukitzen saiatu zen. Lekuz aldatu zen bera, eta mezu bidez kontaktatu zituen lagunak, gertatutakoaren berri emateko. Iruñean atxilotu zuten erasotzailea, autobus-geltokian.

50 urteko gizon batek, bestalde, hiru neska adingaberi eraso zien Sarrigurenen, herriko jaietan. Larunbatean izan zen, eta exhibizionismo-delitu bat egotzi diote.

Tuteran izan zen salatu duten hirugarren erasoa, larunbatean, goizeko 09:30ean. Emakume bat jo zuen bere bikotekideak, eta zauriak egin zizkion aurpegian. Atxilotu egin zuten erasotzailea.

EZ DAGO IRUZKINIK