AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iruñeko hilerriaren inguruan izan dira hiru erasoetako bi.
2024/05/13 16:25

LGTBI pertsonen aurkako hiru eraso jazo dira azken bi asteetan Iruñean (Nafarroa). Lehena Iruñeko hilerriaren inguruan gertatu zen, hilaren hasieran. 28 eta 29 urteko bi gizonezko ibilgailu batetik jaitsi ziren eta, "maricón" edota "vamos a matar a todos los maricones" mehatxuak eta irainak egin ondoren, gizon gazte bat jipoitu zuten.

Bigarren eraso bat ere salatu dute Iruñeko hilerriaren inguruan, antza denez, gorroto-delitutzat jo daitekeena. Salatutako hirugarren erasoa, Kattalingorrik azaldu duenez, borroka bat izan balitz bezala hartu zuen Poliziak. Antza, gazte batek "maricón" esan zion beste pertsona bati eta, ondoren, ukabilkadak eta kolpeak eman zizkion.

Erasoak jarraituak dira

LGTBI pertsonen aurkako erasoak "tantaka" gertatzen direla salatu du Kattalingorrik, baina erasoak jarraiak direla nabarmendu du. Eraso "fisikoak eta hitzezkoak" ez ezik, "erregistro zibilean gertatu diren eskubide urraketak" azpimarratu ditu, baita Nafarroako Gobernuak lagundutako hainbat erakundek erasotuak izan diren pertsonen aurka eginiko erasoak ere.

Polizia ere seinalatu du aipatutako kolektiboak, izan ere, jakinarazi du hainbat kasutan "erasotzaileek biktimek baino tratu hobea eta bidezkoagoa jaso" dutela. Manifestazio batera deitu dute maiatzaren 17rako, arratsaldeko 19:00etarako.

EZ DAGO IRUZKINIK