AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/09 12:29

Bi sexu-eraso salatu dituzte Ipar Euskal Herrian joan den asteburuan. Lehena Baigorrin (Nafarroa Beherea) iragan zen, Nafarroaren Eguna izeneko jaialdian; emakume batek sexu-erasoa egin ziotela adierazi zien antolatzaileei biharamunean. Erasoa gaitzesteko, manifestaldi bat antolatu du jaialdiaz arduratzen den Basaizea elkarteak, maiatzaren 14ko goizerako. Bestalde, mutiko adingabe batek bi neskari eraso zien Baionako (Lapurdi) Alde Zaharrean, Baiona Ttipiko kale batean.

Asteburu berdinean, Donostian (Gipuzkoa) ere eraso dio emakume bati mutil batek, etxera bidean zela. Horretaz gain, 27 urteko gizon batek emakume bat bortxatu zuela jakinarazi dute azken egunetan; pasa den urrian izan zen erasoa. Aurreko astean Angelun (Lapurdi) atxilotu zuten erasotzailea eta behin-behineko atxiloaldia ezarri, epaiketa iragan arte, behintzat.

Ipar Euskal Herriko Itaiak "babes osoa" helarazi die erasotuak izan diren emakumeei, eta "erasotzaileen borrokatzeko eta erasotuen babesteko" tresnak sortzen jarraituko duela adierazi du.

EZ DAGO IRUZKINIK