AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/31 14:23

Bere semearekin bazkaltzera zihoan eraso faxista jasan duen emakumea, joan den igandean. Hendaiako (Lapurdi) ostatu batera iritsi eta hango ostalarietako batek uko egin zion haiei zerbitzatzeari, emakumeak buruzapi islamiko bat zeremalako soinean.

Egoera ikusita, emakumearen semea gertatzen ari zena filmatzen hasi zen. Ikus-entzunezkoan entzuten denaren arabera, ostalariak emakumeari erraten dio ez dituela onartuko "prehistorian bezala jantziak diren pertsonak". Ostalariak berak gurutze katolikoa lepotik zintzilik daramala seinalatzen du semeak bideoan, baina hark, hala ere, ostatutik kanpo joatera behartzen ditu. Gazteak salaketa bat jarri du "diskriminazioagatik".

EZ DAGO IRUZKINIK