AKTUALITATEA / Hego uribeko emakumeon babes sarea
Hego Uribeko Emakumeon Babes Sarea sortu dute
"Lanerako, harremanerako eta formakuntzarako espazioa" izango da Hego Uribeko Emakumeon Babes Sarea. "Emakumeok bizi dugun zapalkuntza eta esplotazioa salatzeaz gain", "bizi dugun egoerari erantzun errealak ematea" da sareko kideen helburua. Laster jakinaraziko dituzte xehetasunak.
2020eko ekainaren 17
Hego Uribeko Emakumeon Babes Sarea sortu dute

Emakumeon Babes Sarea jarri dute martxan Hego Uriben (Bizkaia), "emakumeok bizi ditugun zapalkuntza eta esplotazioa salatzeaz gain, tresna erreal bat sortzea helburu duena". Aurreko astean sare sozialen bidez jakinarazi zutenez, "eskualdeko eta adin tarte ezberdinetako emakume langileak batu" dira sarea osatzeko, eta aurrerantzean, "bizi dugun egoerari erantzun errealak emateko lanean" jardungo dute.

"Lanerako, harremanerako eta formakuntzarako espazioa" izango da Hego Uribeko Emakumeon Babes Sarea, eta "emakume langilearen zein langileria osoaren askapenerako bidean" ekarpena egin asmoz ekin dio lanari.

Sareko kideek iragarri dutenez, aurki informazio gehiago aterako dute argitara.