AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/05/24 11:44

Lan Ikuskaritzak gutunak bidali dizkie hainbat enpresari, urtarriletik martxora bitartean iruzurrezko lan-kontratuak zituztelakoan, eta aldi baterako 5.400 langileri kontratu mugagabea egitera behartu ditu enpresa horiek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.408 langileri egin diote kontratu mugagabea, eta Nafarroan 972ri. 

Etxeko langileei iruzurra

Bestalde, Hego Euskal Herrian, etxeko lanetan soldatapean jarduten duten 2.000 langilek baino gehiagok kobratu dute legezko gutxieneko soldatatik behera, aipatutako denbora tarte berdinean; alegia, urtarriletik martxora bitartean.

EZ DAGO IRUZKINIK