AKTUALITATEA / Soldata sistema
Hego Euskal Herrian 3.000 langabe gehiago erregistratu dituzte hirugarren hiruhilekoan
Langabezian dauden 1.400 pertsona gehiago zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 1.600 gehiago Nafarroan. Lan-kontratu berrien kopuruak ere gora egin du, baina behin-behinekoak dira kontratu horien %25.
2021eko urriaren 28
Hego Euskal Herrian 3.000 langabe gehiago erregistratu dituzte hirugarren hiruhilekoan

2021. urteko hirugarren hiruhilekoan bigarrenean baino 3.000 langabe gehiago erregistratu dituzte, Espainiako Estatistika Institutuak plazaratutako datuen arabera. Langabezian dauden pertsona horietatik 1.400 dira Arabakoak, Bizkaikoak edo Gipuzkoakoak, eta 1.600, berriz, Nafarroakoak. Beraz, langabezia-tasa ofizialak %1,39 egin du gora Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %4,94 Nafarroan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 103.200 langabe daude erregistratuta, eta %10eko langatik gertu dago langabezia-tasa, %9,91ekoa baita gaur-gaurkoz. Araba da Hego Euskal Herriko lau probintzietatik langabezia-tasa handiena duena: %11,44. Bizkaian %10,04koa da ehunekoa, eta Gipuzkoan, berriz, %8,99koa.

Nafarroan 1.600 langabe gehiago zenbatu dituzte, eta langabezia-tasa %4,94 hazi da. Gaur egun 34.200 langabe daude erregistratuta Nafarroan, biztanleriaren %10,70.