AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/15 11:08

Donostiako (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistak azaldu duenez, Hedonai estetika-zentroko lan gatazka irabazi dute bertako langileek eta Kontseilu Sozialistako Laneko Autodefentsa Sareak: "lokalean obra sakonak egitea eta borroka-prozesuaren ondorioz langileak ez botatzea" lortu dute. Irailean jo zuten borrokara zentroko langileek eta sareak, batez ere, beharginen osasungarritasun-baldintzak defendatzeko.

Izan ere, zentroan "zikinkeria, lizuna eta hezetasunak" ohikoak ziren, eta horrek zuzenean eragin zuen langileen osasun-egoeran. Osasungarritasun-baldintza egokiak bermatzeko, beharrezko neurriak har zitzala exijitu zioten enpresari. "Gainera, Autodefentsa Sarean antolatzea eta borrokatzea erabaki zutela ikustean, [langileak] kaleratzeko saiakerak egin zituzten nagusiek", salatu du Donostiako Kontseilu Sozialistak. Dena den, borrokari eutsi zioten haiek, eta protestak izan ziren Hedonai aurrean.

"Antolakuntza independente eta borroka horri esker", egindako eskaerak betearazi dizkiote enpresari. "Hedonaiko borrokak aurrera jarraitu behar dugula frogatzen du, jabeei adierazteko langileekin nahi dutena egiteko inpunitaterik ez dutela. Obrak egitea eta lokala egokitzea lortu arren, Langile Autodefentsa Sarearekin kontaktuan jarraituko dugu, gure lanpostuak defendatzeko", adierazi du langileetako batek.

EZ DAGO IRUZKINIK