AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Maialen Arratibel
2021/07/12 14:51

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaurko deitu zuen 13/13 auziari lotutako epaiketa. 11:00etan hasi da saioa, eta sumarioan auzipetutako zortzi abokatuetatik zazpi epaituko dituzte: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo. Osasun-arrazoiak direla-eta, azkenean ez dute Juan Mari Jauregi prozesatuko. Guztira, 77 urteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte auzipetuentzat.

"ETAko kide izatea edo hari laguntzea" leporatzen diete akusatuei. Preso politikoen abokatu gisa nahiz preso politikoen aldeko mugimenduetan aritutakoak dira, eta 2010ean atxilotu zituzten (orotara hamar lagun eraman zituzten atxilo hasieran). Tratu txarrak eta tortura jasan izana salatu zuten batzuek, eta espetxeratu egin zituzten Zulueta, Sarriegi, Enparantza, Zuriarrain eta Agirre.

Irregulartasunak

Prozesu judizialean izan diren "irregulartasunak" seinalatu ditu gaur defentsak, eta akusatuen aurkako "eskubide urraketa larriak" izan direla ere salatu du Zelarainek berak. Besteak beste, CNI Espainiako zerbitzu sekretuek polizia-ikerketan nahiz polizia-operazioan esku hartu zuela azaldu dute; auzipetuek behin baino gehiagotan eman dute legez kanpoko telefono-entzuketen nahiz jarraitzeen berri, eta atxiloketak izan zirenean abokatuen bulegoetan "legez kanpoko miaketak" egon zirela ere gogorarazi dute.

Bestalde, defentsak nabarmendu duenez, epaituetako bost (Zuriarrain, Zulueta, Enparantza, Zelarain eta Sarriegi) aurretik ere epaitu dituzte akusazio berdinengatik.

Txosten ilegalak

Zelarainek Guardia Zibilaren "txosten ilegalak" ere ekarri ditu gogora gaurkoan. BERRIAk eskuratu zuen polizia-txosten batean jasotzen zen, hain zuzen, zer tratu eman behar zitzaien atxilotuei. Zehaztuta zegoen "tratu bikaina" eman behar zitzaiela abokatuei, eta gainontzekoek tratu zuzena jaso behar zutela sarekadako "miaketen aurretik". Horren ostekoaz ez zioen ezer.

EZ DAGO IRUZKINIK