Larunbat honetan, hilaren 18an, manifestazio nazional bat izango da Iruñean (Nafarroa): Palestinaren askatasuna aldarrikatuko dute eta Israel "borrokatzera, desnormalizatzera eta suntsitzera" deituko dute. Antoniuttitik abiatuko da Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatutako mobilizazioa, 12:30ean.
Urtarrilean gertatu bezala, oraingoan ere, Euskal Herriko hainbat preso politikok egin dute bat mobilizazio deialdiarekin. Hain zuzen ere, hamazazpi kide batu dira deialdira: Aitor Kotano, Beinat Aginagalde, Dani Pastor, Dolores Lopez, Fernando Elejalde, Fernando Garcia, Garikoitz Etxeberria, Iñaki Gurrutxaga, Irantzu Gallastegi, Jesus Mari Etxeberria, Jon Kepa Preciado, Julen Atxurra, Lexuri Gallastegi, Mikel San Sebastian, Orkatz Gallastegi, Patxi Ruiz eta Xabier Garcia.
Deialdira atxikitzeaz gain, preso horietatik hamarrek baraua egingo dute bi egunez; hain zuzen ere, ostiralean eta larunbatean.