AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/02 19:04

51 urteko gizonezko batek 2019ko ekainaren 28an eraso zuen bikotekidea, Donostian (Gipuzkoa). Emakumeak Gipuzkoako Auzitegian azaldu duenez, ohean zegoela, barrura sartu zen haren bikotekidea ere. Sexu-harremanak izatea proposatu baina emakumeak ezezkoa eman zionean, hura kolpatu eta bortxatu zuen gizonezkoak.

Bigarren eraso bat ere izan zen urte horretako urriaren 23an. Gizonezkoak labana batekin egin zion mehatxu emakumeari, eta haragi plater oso bat ahoratzera behartu zuen, iraintzen zuen bitartean. 

Handik hainbat ordura, whisky botila bat eskuan zuela, emakumearen sakelakoa lurrera bota zuen gizonezkoak, "laguntza eskatu ez zezan". Emakumeak edredoi bat eta burkoak heldu zituen bere burua babesteko, baina horiei su eman zien erasotzaileak, hark zioen gisan, bera "osorik erretzeko". Ura bota eta sua itzaltzea lortu zuen emakumeak, baina ordu gutxira erasotzailea berriz saiatu zen hari su ematen. Whiskyak lagunduta saiatu zen hori egiten, "azkarrago erretzeko" eta "bertan biak hiltzeko". Ihes egitea lortu zuen emakumeak.

Epaia, gaur

Gaur argitaratu dute erasotzailearen aurkako epaiketako ebazpena: hamabost urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote. Ezingo da hemeretzi urtean gerturatu emakumearengana, eta 30.000 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio. Bestalde, Espainiako Estatutik kanporatuko dute zigorraren hiru laurdenak betetzean.