AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/21 08:17

Ekide enpresako zuzendaritzak hamabost langile kaleratuko ditu Arrasateko (Gipuzkoa) lantokian. Enpresak azkentze partzialeko enplegu-erregulazioko espediente bat atera zuen mahaira, eta oraintsu bukatu da hura negoziatzeko epea, akordiorik gabe. Zuzendaritzak, hortaz, aurrera egingo du hamabost kaleratzeekin, "arrazoi ekonomikoak, antolakuntzakoak eta ekoizpenekoak" argudiatuta.

Bai ELA bai LAB sindikatuek salatu dute enpresak ez duela negoziatzeko asmorik izan, hasieratik eman baitzuen kaleratzeen berri. Hala ere, LABek berak aitortu du enpresari egin dion eskaeretako bat izan dela, kaleratzeak zuzendaritzak erabaki beharrean, kanporatuak izateko "pertsona boluntarioak" topatzea plantilla barruan; baina kaleratzeen aukerari guztiz uko egin gabe.

Ingeniaritza eta fabrikazio industrialean aritzen da Ekide Group, eta lotura du automobilgintzarekin, trenekin edo autobusekin. Arrasaten eta Zamudion (Bizkaia) dauka lantegi bana, 140 behargin ingururekin.

EZ DAGO IRUZKINIK