AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/09 17:20

Azkeneko egunetan bederatzi euskal preso politiko aldatu dituzte, eta haien artean bost izan dira Euskal Herrira gerturatu dituztenak. Leongo espetxetik Basaurikora (Bizkaia) mugitu dute Juan Carlos Subijana gasteiztarra; bestalde, Zaballako kartzelara lekualdatu dituzte Unai Lopez de Okariz gasteiztarra, Ainhoa Barbarin urretxuarra eta Zigor Orbe basauriarra. Horren aurretik, Darocako espetxean izan dute gatibu Lopez de Okariz, Picassentekoan Barbarin, eta Puerto III-n Orbe. Josune Arriaga iruindarra, aldiz, Topasko presondegitik Iruñekora (Nafarroa) tokialdatu dute.


Aldi berean, beste lau preso politiko hurbildu dituzte Euskal Herri ingurura. Topastik El Duesoko espetxera lekualdatu dute Iñaki Etxeberria, eta Herrera de la Manchatik Dueñasera, aldiz, Jon Mirena San Pedro bilbotarra. Arkaitz Goikoetxea Villenako kartzelatik Logroñora tokialdatu dute, eta Murcia II-n egon ostean, Estremerako espetxera aldatu dute Gorka Palacios durangarra.


Horrekin guztiarekin, Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dute hiru euskal preso politiko gehiago tokialdatuko dituztela datozen egunetan. Fernando Elejalde Puerto I-eko espetxetik Mansillara mugituko dute, Garikoitz Etxeberria Sevilla II-tik Dueñasera, eta Iñigo Vallejo Dueñasetik El Duesora.

EZ DAGO IRUZKINIK