AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Hainbat emakume adingaberi eraso die gizon batek Gallartako barraka batean
Segurtasun sistema ziurtatzean, barrakako langile batek ukituak egin dizkie gutxienez hogei neskari.
2023eko ekainaren 19
Hainbat emakume adingaberi eraso die gizon batek Gallartako barraka batean

Larunbat gauean, hainbat emakume adingaberi eraso zien gizon batek Gallartan (Bizkaia). Jaiak direla-eta, barrakak jarri dituzte Gallartan, eta Igela deiturikoan izan dira erasoak asteburuan: barrakako langile batek, haurrei esertzen laguntzean eta segurtasun sistema ziurtatzean, ukituak egin zizkien hainbat neskari.

Gutxienez hogei emakume adingabek salatu zuten gizon horrek eraso ziela; 12 eta 14 urte artean dituzte. Erasotzaileak 26 urte ditu, eta atxilotu egin zuten.