AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Pamplona Actual
2024/07/08 10:52

Larunbat eguerdian lehertu ziren sanferminak Iruñean (Nafarroa), eta, jaien lehen orduetan, gutxienez sei sexu-erasoren berri eman zuten. Bost gizonezko atxilotu zituzten festetako lehen egunean hainbat emakumeri ukituak egiteagatik, eta, gainera, seigarren eraso bat ikertzen ari direla jakinarazi dute. Alde Zaharrean gertatu zen antza, larunbatetik iganderako gauean.

Festetako bigarren egunean, beste bi eraso bat izan dira, gutxienez. Iruñetik Burlatara zihoan autobusean izan da erasoetako bat, gauean: emakume bati ukituak egiten hasi zen gizon bat. Oihuak zirela-eta, erasoaz jabetu eta autobusa geratu zuen gidariak, eta atxilo eraman zuten erasotzailea. Gaztelu plazan, gainera, beste gizon bat atxilotu zuten igandean, ukituak egiteagatik bera ere.

Bi eraso Berriozarren eta Tuteran

Bestalde, Iruñerrian bertan, beste sexu-eraso baten berri eman dute joan den asteburuan. Ostiralean, uztailaren 5ean, gizonezko bat atxilotu zuten Berriozarren, emakume bati eraso egiteagatik: ukituak egin zizkion kalean. Espetxeratu egin dute erasotzailea.

Horretaz gain, larunbat goizean, Tuteran (Nafarroa) eraso zion beste emakume bati gizonezko batek. 07:00ak aldera izan zen, Foruen Plazan: kasu horretan ere, emakume bat jazarri eta ukituak egin zizkion gizon batek. Atxilotu eta kartzelaratu egin dute.

EZ DAGO IRUZKINIK